Martin Garitano gaur 'Harira' saioan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko azaroaren 18a

Argazkian, ahaldun nagusia Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako presidentearekin 2015eko aurrekontu proiektua aurkezten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015erako aurrekontu proposamena aurkeztu duen honetan, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren azalpenak ikusi eta entzun ahal izango dira gaur, martitzena, Goiena telebistako Harira saioan 22:00etan.

Inbertsioak; gizarte gaiei bideratutako zifrak; ogasuna; mugikortasuna; errepideak; hiri hondakinak… Gai horiek eta beste izango ditu berbeta gai diputatu nagusiak. Horrez gain, aurrekontua zeinekin negoziatuko duen ere galdetuko dio Eneko Azkarate aurkezleak saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak