Kooperatiben Kongresuak berretsi beharko du Batzorde Kudeatzailearen proposamena. Hedabide batzuek aurrerartu dutenez, aukera gehien dituena Javier Sotil bergararra da. Izan ere, beste hirurek ez bezala, Sotil ez dago taldeko kooperatiba bat gidatzen une honetan. Baina ikusteko dago. Batzorde Kudeatzaileak goiz osoa emango du batzartuta eta arratsaldeko lehen orduan emango dute ezagutzera presidente berriaren izena.
Haren ardura izango da taldea hurrengo urteotan gidatuko dituen ildo estrategikoak onartu eta aurrera eroatea. Hori, baina, oraindik egin ez den Kooperatiben Kongresuan erabakiko dute taldeko kooperatibetako ordezkariek. Taldeko iturrien arabera, kongresu hori aurten egingo da, abenduan, seguruen.