Oihulari Klown taldeak laga egin du Espaloia kafe antzokiaren kultura kudeaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko aza. 11a, 23:02
Virginia Imaz.

Erabakia hartzeko arrazoien artean "familian gertaera oso larriak" aipatu dituzte Oihulari Klown taldeko Jose Carmelo Muñozek eta Virginia Imazek. 

Urriko lehen aste bukaeran inauguratu zuten Espaloia kafe antzokiko kultura etapa berria Oihulari Klown taldeko kideek. Muñozek eta imazek gaur eman dute proiektua uzteko erabakiaren berri. Proiektuan "gogo, denbora eta dirua" inbertitu dutela adierazi dute ohar bidez. "Proiektu liluragarria iruditzen zitzaigun, eta gaur egun oraindik ere iruditzen zaigu".

Azaldu dute proiektua lagatzeko arrazoien artean "familiako egoera eta egoera pertsonal oso larriak" daudela. "Ekimenarekin aurrera egiten eragozten digute, momentuz behintzat. izan ere, aretoaren etapa berri honek, ezinbestean, energiaz beteriko lantaldea eskatzen du, besteak beste, aurkezten diren jasangarritasun erronkei aurre egiteko. Zoritxarrez guk, uneotan, ezin dugu ez emozionalki ez ekonomikoki". 

Aretoaren zein Elgetako udalaren inguruan sor daitezkeen zurrumurruak ekidin nahi dituztela ere esan dute Muñozek eta Imazek oharrean. "Aretotik zein Udaletik aurrera egiteko animoak eta babesa jaso ditugu uneoro", esan dute. "Onena opa diegu lekukoa hartuko dutenei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak