Laboral Kutxari 'BBB+' kalifikazioa berretsi dio Fitch rating agentziak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko aza. 11a, 12:34

Fitch rating agentziak berretsi egin du ekainean Laboral Kutxari emandako BBB+ kalifikazioa. "Entitatearen sendotasun indibiduala, arriskuen gestio ona eta kapitalizazio-maila handia" izan dute kontuan kalifikaziao mantentzerakoan.

Espainiako Estatuaren kalifikazio bera du Laboral Kutxaren zorrak, eta nazioartean lehiatzen diren beste bi bankuk besterik ez dute kalifikazio handiagoa: Santanderrek eta BBVAk A- kalifikazioa dute, Hego Euskal Herritik eta Espainiatik kanpora duten negozio handiaren ondorioz.

Fitchek kontuan hartu du Laboral Kutxak batez ere Euskal Herrian eta Espainiako Iparraldean jarduten duela, egoera ekonomiko egonkorrago batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak