Negozio ideia bat dutenendako ikastaroa egingo dute Mankomunitatean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko aza. 11a, 11:52

Enpresa berriak sortzeko ikastaroa egingo du Mankomunitateak azaroaren 24tik abenduaren 5era bitartean. Lanbiden alta emanda egotea beharrezkoa izango da ikastaroan parte hartzeko.

Negozio ideia bat dutenei zuzendutako ikastaroa izango da. Debagoieneko Mankomunitatean egingo dute ikastaroa, hilaren 24tik abenduaren 5era, 9:30etik 13:30era. Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa izango da Lanbiden alta emanda egotea.

Ondoko gaiak landuko dituzte:

  • Jarduera azterketa
  • Merkatu azterketa
  • Marketin
  • Era juridikoak - eratzeko prozesua
  • Arlo fiskala eta laborala
  • Finantza eta ekonomia azterketak
  • Ondorioak - Azken azterketak

 

Ikastaroa doan izango da

Ikastaroan parte hartzeko izena Mankomunitatean eman behar da, Garapen Agentzian, 943-793090 zenbakian edo rgarcia@debagoiena.net helbidera idatzita.

Ikastaroa doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak