Gurean da Fagor berria

Ubane Madera 2014ko azaroaren 11

Fagorren katalogo berria, asteon aurkeztutakoa.

"Produktu zehatz baten bila zabiltza? Atal honetan Fagor etxetresna elektrikoen gaineko xehetasun guztiak kontsulta ditzakezu: labeak, plakak, tximiniak, garbigailuak…" Modu horretan aurkeztu dituzte Fagorren markarekin merkaturatuko dituzten produktu berrien katalogoak asteon. Gurean da beraz, Fagor berria.

"Bueltatu dira egiteko ondoen egiten dakitena: etxetresna elektriko berritzaileak eta abangoardiakoak sortzeko. 50 urte baino gehiagoko eskarmentua eta esentzia mantenuz, baina lehen egunak ematen duen ilusioa berrituta dutela", Jorge Parladéren, CNA Corporationeko administratzailearen berbak dira horiek iragarriz "Fagor eta Edesa berriro zurekin" daudela.

Eta, besteak beste, gaineratu dute "Fagor berria munduko etxe guztietan"  egongo dela urte amaierarako, 200 langilerekin.

Merkaturatuko dituzten produktuak ikusi nahiez gero, hemen klika daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak