Tenpora tolosarren doinu lasaiak koolturren

Imanol Gallego 2014ko aza. 12a, 18:36
Tenpora taldea.

Kooltur ostegunak kontzertu zikloan, musika era ezberdinak entzuteko aukera izaten da. Aste honetan, Tenpora taldea izango da protagonista, folk, pop, jazz eta bestelako estiloak ezberdinak uztartuz.

Tenpora taldea

Tolosan sortutako taldea da Tenpora. Bere doinuetan tenpo xamur baina oso barnerakoia eta sentikorra helarazten du. Juantxo Zeberio (teklatuak) musikari eskarmentuduna da berorren bultzatzaile nagusia, eta alboan ditu Hasier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Beñat Barandiaran (gitarra) eta Elene Arandia (ahotsa), guztiek bagaje eta ibilbide luze zein emankorra dute atzean.

Taldeak naturari, eguraldiari, bihozkadei erreparatzen dio, eta lehen lanean, Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren hitzak musikatu dituzte. Bigarren lan honetan soinu borobilagoa lortu dute.
22:00etan hasiko da kontzertua eta sarrerak bost eurotan eskura daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak