Finaleko mahaian jokatuko dituzten esku guztiak jarraitu nahi badituzue, hartu lasai, luze jo dezakeelako (10 edo 12 orduko saioak), eta bi egunez jokatuko dute torneoa. Hala, hauxe da azken txanpa honetara jokalari bakoitza ze egoeratan iritsi den erakusten duen taula
Jokalarien puntu kopurua, finalaren atarian:
Hala, bederatziko horrek uztailaren 15ean bertan jaso zuen lehenengo saria, finalean egotearren 730.725 dolarretako diru-poltsa. Hurrengo egunean, hilaren 16an, antolatzaileek sarietara bideratutako diru kopurua (21 milioi dolar) Fidelty Investments Money Market-en sartu zuten, hiru hilabetez geldi egon behar zenez, interesak eman zitzan. Hala, 5 mila dolar pasatxoko interesak 21 milioitako diru poltsari batu zaizkio –dagoeneko Rio hoteleko segurtasun kutxan dago diru kopurua– eta hauxe da jokalarien artean banatuko duten diru kopuru definitiboa:
Sariak, dolarretan: