Oñatitik Elorregira bidean errei bat itxita, auto istripuarengatik

10:00ak inguruan gertatu da istripua, Gi 2630 errepidean. Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, bi autok elkar jo dute aurrez aurre, eta anbulantzia bertan da egon daitezkeen zaurituak artatzen. Errei bat itxita dago, Elorregirako noranzkoan.

Oñati eta Elorregi artean dagoen hormigoizko enpresa parean izan dute istripua bi autoek, Zubillagako sarreran. Eta aurrez aurreko golpea izan badute ere, momentuz ez da medikalizatutako anbulantzia bertaratzeko eskaerarik izan, beraz, hasiera batean, behintzat, ez dirudi istripu larria izan denik.

Edozelan ere, anbulantzia bertan da oraindik, eta ez dago xehetasun gehiago aurreratzerik, Segurtasun Sailaren arabera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.