Yeray Varela eta Nere Arregi Debagoieneko azkarrenak Behobia-Donostian

Miren Arregi Amasorrain 2014ko aza. 9a, 19:40

Ibarrekoen artean azkarrenak izan dira Yeray Varela oñatiarra (1:07:02) eta Nere Arregi arrasatearra (1:21:55). Hain justu ere, hamaseigarren postuan zeharkatu du helmuga Varelak; Arregi, hemezortzigarrena izan da emakumezkoetan. [ARGAZKIAK]

Inoizko jendetsuena izan da aurtengoa, izan ere, 50. edizioa ospatzeko, lasterketa herrikoi eta parte hartzailea are eta parte hartzaileago egitea erabaki du Fortuna Kirol Elkarteak. Guztira 30.000 lagunetik gora Behobiatik Donostiarako kilometroetan, horietatik asko eta asko debagoiendarrak.

Ibarrekoen artean azkarrenak izan dira Yeray Varela oñatiarra (1:07:02) eta Nere Arregi arrasatearra (1:21:55). Hain justu ere, hamaseigarren postuan zeharkatu du helmuga Varelak; Arregi, hemezortzigarrena izan da emakumezkoetan. Gizonezkoetan, bigarren debagoiendarra Endika Donnay arrasatearra izan da (1:07:34) eta hirugarrena, Ritxar Fernandez oñatiarra (1:08:59). Emakumezkoetan, Miren Josune Bikuña (1:29:18) eta Edurne Elkoroiribe oñatiarrak (1:31:20) heldu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Txapela Kanariar Uharteetara

Sailkapen orokorrari begiratuta, Jose Carlos Hernandez kanariarra izan da lasterketako gizonik onena, 1:01:40ko denborarekin. Hamabosgarren kilometrora arte beste hiru korrikalarirekin egin du Hernandezek lasterketa eta orduan jo du erasoa. Hunkituta egin ditu korrikalariak Boulevardeko azken metroak: "ikaragarria da, publikoak egiten du handi Behobia-Donostia", zioen helmuga pasatuta.

Toledora joan da aurtengoan emakumezkoen txapela: Vanessa Veiga izan da azkarrena, 1:09:58ko denborarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak