"Ziburuko ikastolako lagunak gogotsu ikusi ditugu, aurrera egiteko indartsu"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko azaroaren 9a

Joaldunek zuzendu zuten manifestazioa, 'Ikastolak ez hunki' lelopean. Argazkia: Arizmendi Ikastola

Ziburuko kaleak jendez bete ziren atzo Guy Poulou auzapezak Kaskarotenea ikastolaren aurka hartutako neurriei erantzuteko. Seaskaren arabera, 6.000 bat lagun elkartu ziren atzoko agerraldian. Debagoieneko ordezkaritzarik ez zen falta izan; Arizmendi Ikastolako Haur Hezkuntzako zuzendari Aitor Elizaranen arabera, Ziburuko ikastolako langileak "baikor, indartsu eta aurrera egiteko gogotsu" daude. [ARGAZKIAK]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak