Gure Esku Dagoko kide Anjel Oiarbidek nabarmendu du "normalena" dela erabaki ahal izatea: "Erabakitzea, honezkero, ez da ezer arraroa, ez da ezinezkoa, ez da debekatzen duen legearen menpeko. Erabakitzea posible da, eta gainera hori da normalena. Herritarren borondatea lehenbizi, legea gero". Erabakitzeko eskubidea elkartu egiten duela adierazi du gaur Zurriolan Oiarbidek: "Erabakiak batu egiten baitu, borondateak elkartzen ditu, gatazkak gainditzen ditu, herritarrak batzen ditu eta pertsonak elkartzen, herriak batzen ditu. Erabakitzea norberaren etorkizunaren jabe izatea besterik ez baita.
Hautestontzi bat sortzearen beharra ere nabarmendu du Gure Esku Dago ekimeneko kideak: "Herri honek bere hautestontzi propioa eraiki behar du, herri honetako pentsaera oro elkartuko duen ontzia. Hautestontzi horren bueltan eraiki ahalko baitugu adostasuna, herri honek ere bere etorkizunaz erabaki ahal dezan".