Ezingo da edozein sorkuntza lan erakutsi Azokan. Katalogoan, gehienez bi autoekoizpen duten sortzaile edo elkarteak aurkeztu ahalko dira; eta, gainera, produktuek, Durangoko Azokaren araudia bete beharko dute bere osotasunean.
Interesa duten ekoizle zein elkarteek mezu bidez eman behar dute izena gerediaga@durangokoazoka.com helbidera idatzita. Honako datuak adierazi beharko dute: izen-abizenak, aurkeztu nahi den autoekoizpena, kontakturako bideak (e-mail eta telefonoa) eta batzarrera etorriko denaren konfirmazioa. Izena ematen dutenen artean adostuko dute gunea nola kudeatu eta kostua elkarbanatu egingo dute.