Ohorezko Erregionalekoak, bederatzigarren jardunaldiaren bila

Imanol Beloki 2014ko aza. 7a, 10:00

Antzuola erasoan, Touring-en aurka, aurreko denboraldian. | goiena

Aste bukaera honetan Touring-Antzuola, Aretxabaleta-Real Union, Aloña Mendi-Ordizia eta Bergara-Hernani partiduak jokatuko dira.

Zapatuan Eztalan izandako polemikaren ondoren, Aretxabaletak lehen postuan jarraitzen du eta Antzuolak, berriz, azkenengoan. Hala ere, atzera begiratu barik, aurrera jarraitu eta hurrengo partiduei begira egon beharko dute bi taldeek. Aloña Mendi eta Bergara, berriz, puntu bakarrarekin bueltatu ziren biak etxera, 0-0 eginda. Sailkapenean erdialdean daude biak, arrisku handi barik.

Antzuolak, kanpoan

Azken postuan dago Antzuola, hiru punturekin, eta, jardunaldi honetan, lau postu aurretik dagoen Touring taldearen aurka jokatuko du. Zulotik ateratzeko hiru puntuak lortu beharko dituzte kosta ahala kosta.

Mondra, bide onetik

Bi garaipen jarraian eskuratuta, Zestoaren aurka jokatuko du Mondrak domekan, 16:30ean, Mojategin. Bi berdinketa eta bi garaipen eskuratu ditu azken jardunaldietan. Gainera, aurreko jardunaldian Soraluzeri 0-2 kanpoan irabazita, aste bukaera honetan etxean jokatuta, motibatuta egongo dira taldekideak zazpigarren postutik gora igotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak