Hainbat kategoriatako korrikalariak izango dira: juniorrak, promesak, seniorrak, beteranoak eta ezinduak. Hala, 10:00etan irtengo dira korrikalariak, 09:40an patinatzaileak eta 09:30ean gurpildun aulkietakoak. Esan beharra dago aurtengo lasterketan emakumeen parte-hartzea sekula baino handiagoa izango dela; izan ere, 6.000 emakume inguruk egingo dute hogei kilometroko ibilbidea.
Ibilbidean aldaketak
Behobiatik Donostiarainoko lasterketa hogei kilometrokoa izango da, baina aurten, portutik pasatu beharrean, Errenteriako eta Pasai Antxoko erdigunetik pasatu beharko dute parte-hartzaileek. Horrez gain, Gaintxurizketako igoera ezkerreko aldetik egingo dute. Aldaketa horiek direla-eta irteera 700 metro aurreratuko da, hogei kilometroak zehatzak izateko.
Lezora, Pasai Donibanera, Pasai San Pedrora, Trintxerpera eta Bidebietara larrialdi zerbitzuek sartu eta irteteko zailtasunak zituztela-eta egin dituzte aldaketak ibilbidean.