Eroskik 160 supermerkatu saldu dizkio Diari 146 milioitan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko aza. 5a, 13:18

Eroskik 160 supermerkatu propio saldu dizkio Diari 146 milioi euroren truke. Madril eta Andaluzia inguruko supermerkatuak dira gehienak. Salmentak eragin positiboa izango du Taldearen errentagarritasunean, pasiboa txikitzen lagunduko diolako. Taldearen Plan Estrategikoaren barnean dago sartuta operazioa, haren lehentasunezko negozioak indartzeko.

Eroski akordio batera iritsi da Diarekin Espainia erdialdeko eta hegoaldeko 160 saltoki saltzeko 146 milioi eurorengatik. Desinbertsioak ez du eraginik izango enpleguan, operadore berriak subrogatu egingo baititu taldeen lan kontratuak. Salmenta akordioa gauzatzeko, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak onartu behar du.

Saltoki horiek utzita, Eroskik pasiboa gutxituko du, eta Taldearen errentagarritasun globala hobetu, konpainiaren bataz besteko efizientzia ratioen azpitik dauden aktiboetatik bereizi delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak