Eta udazkena?

Julen Iriondo 2014ko aza. 5a, 12:35
Aloñako eta Aizkorriko mendizerrak, gaur, 12:00etan.

Uda girotik, negu girora. Orain egun gutxi kamiseta edo alkandora hutsean ibiltzetik, berokiak jantzi behar izatera, ordu gutxitan. Eta aurreneko elurra ere iritsi da, bailarako mendi tontorretara. Eguerdi aurretxoan Aloña eta Aizkorriko mendizerrei ateratakoa da argazkia, Aloñan zuritzen hasita, zurituta Aizkorri aldean. Bidali eguraldiarekin lotutako argazkiak Goienaren app-aren bidez, edo WhatsApp zenbaki honetara: 688 69 00 17.

Euskalmet-en gaurko iragarpenaren arabera, hotzarekin eta zaparrada giroarekin jarraituko dugu. Eguna euripean igaroko dugu, baina zaparradak gehiago eta mardulagoak izango dira kantauri isurialdean eta goizean. Mendi altuenetan elurra egingo du, eta 1300-1500 metrotik gora zurituko du. Oraindik trumoiak joko du, batez ere goizean. Hotzetik jarraituko du, termometroa nekez iritsiko da 10-13 ºC-ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak