Durango Azokan parte hartu gura duten autoekoizleei deialdi berria egin diete

Sortzaile guztiek kulturaren plazan euren lekua izateko ahaleginak egiten dabiltza antolatzaileak. Horretarako, autoekoizleei deialdi berria egin diete: deialdi berria autoantolaketan oinarrituko da, azokako espazio berezia sortzaile eta elkarte bakoitzaren ahalmenaren eta inplikazio mailaren arabera moldatu ahal izateko.

Ezingo da edozein sorkuntza lan erakutsi Azokan. Katalogoan, gehienez bi autoekoizpen duten sortzaile edo elkarteak aurkeztu ahalko dira; eta, gainera, produktuek, Durangoko Azokaren araudia bete beharko dute bere osotasunean.

Interesatuek mezua bidali behar dute

Interesa duten ekoizle zein elkarteek mezu bidez eman behar dute izena gerediaga@durangokoazoka.com helbidera idatzita. Honako datuak adierazi beharko dute: izen-abizenak, aurkeztu nahi den autoekoizpena, kontakturako bideak (e-mail eta telefonoa) eta batzarrera etorriko denaren konfirmazioa.

Izena ematen dutenen artean adostuko dute gunea nola kudeatu eta kostua elkarbanatu egingo dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.