Biztanleria Aktiboaren Inkestaren langabeziari buruzko azken datuen (hirugarren hiruhilekoko datuak) arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan langabezia-tasa %15,21ekoa da eta Nafarroan% 14,92koa. Hori horrela, egungo testuinguruan bai ekintzailetzak eta baita Gaztenpresak ere egindako lanak berebiziko garrantzia dute.
1.429 proiekturendako eskaerak
Urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean lortu diren zifrak 2013koak baino hobeak dira. Adibidez, iaz 265 enpresa sortu ziren. Hori horrela, aldi honetan 1.429 proiekturendako eskaerak aurkeztu dira, aurreko aldian (642 eskaera) baino % 122,58 gehiago.
Ekintzaileek eginiko batez besteko inbertsioa 52.000 eurokoa izan da eta Laboral Kutxak eskainitako batez besteko mailegua 29.862 eurokoa. Guztira 8.062.879 euro eman dira enpresa-proiektu berrietan erabiltzeko.
Mentoringaren figura sortu da
Mentoringa ikasteko eredu bat da. Eredu horren bitartez, ekintzailetzan edo enpresan eskarmentu zabala duen pertsona batek trebezia eta konpetentziak indartzen laguntzen dio beste pertsona bati, azken horren garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetzeko.
Mentoreen eginkizuna zera da: gazte ekintzaileei erabakiak hartzen laguntzea, baina erantzunak eskaini beharrean galdera kritikoak eginez. Izan ere, horrela euren hazkunde pertsonala eta euren buruekiko konfiantza bultzatzen da.
Gaztenpresaren kasuan, mentoreak ekintzailetzan esperientzia duten enpresariak eta profesionalak dira eta boluntario gisa aritzen dira gazteei lehen enpresa-abenturan lagun egiten.
Lurraldea | Enpresa kopurua | Sortutako lanpostuak |
Araba | 87 | 150 |
Bizkaia | 142 | 263 |
Gipuzkoa | 67 | 101 |
Nafarroa | 34 | 66 |
Guztira | 330 | 580 |