Lurjausia gertatu denean, ibilgailu bat edo beste bazebilen autobidean, eta aurrera egin ezinda geratu dira, harik eta bertatik atera dituzten arte. Hori bai, bestelako arazo barik, poliziaren esanetan.
Kontuak kontu, harrezkero itxita dago AP1 autobidearen Lezarriko tunela. Eta horrek eragin du bypassa ezarri beharra, zirkulazioa bideratzeko errei bakarretik.
Lehen orduan, auto ilarak
Goizeko lehen orduan, auto-ilara batzuk sortu dira Gi-627 errepidean, Bergarako saihesbidean, baina dagoeneko ez dagoela halakorik jakinarazi du Segurtasun Sailak; eta zirkulazioa tarteka motel badabil ere, arazo barik zirkula daitekeela.
Lau hilabetetan Lezarriko tunelean lurjausia gertatzen den bigarren aldia da hau. Abuztuan izan zen lehena, eta orduan astebetez itxita egon zen tunel hori.