AP1en Bergara-Eibar noranzkoan, Lezarriko tunela itxita

Ubane Madera 2014ko aza. 3a, 09:00

Goizaldeko 03:10az geroztik itxita dago AP1-en Bergara eta Eibar arteko noranzkoan dagoen Lezarriko tunela. Tunel horretan lurjausia gertatu da goizaldean, eta harrezkero bypass-aren bitartez bideratu dute zirkulazioa, errai bakarretik bi noranzkoetarako: Eibarrerako zein Burgoserako. Lau hilabetean, tunel horretan lurjausia gertatzen den bigarren aldia da hau.

Lurjausia gertatu denean, ibilgailu bat edo beste bazebilen autobidean, eta aurrera egin ezinda geratu dira, harik eta bertatik atera dituzten arte. Hori bai, bestelako arazo barik, poliziaren esanetan.

Kontuak kontu, harrezkero itxita dago AP1 autobidearen Lezarriko tunela. Eta horrek eragin du bypassa ezarri beharra, zirkulazioa bideratzeko errei bakarretik.

Lehen orduan, auto ilarak

Goizeko lehen orduan, auto-ilara batzuk sortu dira Gi-627 errepidean, Bergarako saihesbidean, baina dagoeneko ez dagoela halakorik jakinarazi du Segurtasun Sailak; eta zirkulazioa tarteka motel badabil ere, arazo barik zirkula daitekeela.

Lau hilabetetan Lezarriko tunelean lurjausia gertatzen den bigarren aldia da hau. Abuztuan izan zen lehena, eta orduan astebetez itxita egon zen tunel hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak