Hainbat errekor onduko ditu biharko, domeka, Antxintxika krosak. Hasteko, parte-hartzearena, dagoeneko badakigulako 558 atleta batuko direla irteera puntuan, Soraluzen. Horietako 10 gurpildun aulkian lehiatuko dira, 81 patinatzaile izango dira, eta 467 korrikalari. Horrekin batera, emakumezkoen parte-harzeak ere gora egingo du; %22a emakumezkoak izango direlako. Eta, aurreko edizioetako gizonik azkarrena, David Gartzia, berak ezarritako errekorra ontzera etorriko da (32:00 minutu). Emakumezkoetan, ostera, Aitziber Plazaola da faborito nagusia, baina adi, estela Biain oñatiarra indartsu dagoelako. Eta, patinatzaileetan Niko Alonso izango da faboritoa, joan zen urteko irabazlea,baina taldetxo bat sortu daiteke donostiarrarekin batera.
Arratsaldeko jaialdirako sarrerak ere ondo saltzen ari dira
Bestalde, Antxintxika jaiarekin jarraituz, Dordokako kirol taldearen laguntzarako prestatutako ekitaldirako –arratsaldean– sarrerak ere azkar saltzen ari dira eta jadanik Eruan eta Depor tabernetan baino ez daude. Bihar, helmuga puntuan jarriko dituzte salgai erosi nahi dituenarentzat eta hor saltzen ez dituztenak takillarako gordeko dituzte (17:00).