Fagor Etxetresnen erosketa gauzatu du CNA taldeak

Eneko Azkarate 2014ko urr. 31a, 16:00
CNA taldeko eta bankuetako ordezkariak, notarioarekin, sinatzen.

Gaur goizean gauzatu da Fagor Etxetresna Elektrikoen produkzio unitateen erosketa CNA taldearen eskutik. Fagorreko aktibo ondasunen erosketa, Donostiako epaitegiaren ebazpena jarraituz gauzatu da. Caixabank, Bankia, Popular, Sabadell eta Santander bankuetako ordezkariek eta CNA taldeko buru Jorge Pardalek sinatu dute, notarioaren aurrean "Fagor berriaren hasiera gaur da", adierazi du CAN taldeak. 

Sinadura ekitaldiaren ostean, CNA taldeak aditzera eman du Fagor Etxetresnen lehengo lantokiak martxan jartzeko prozesuak "aurreikusitako epeetan" jarraitzen duela. Dagoeneko, 155 langile kontratu ditu Fagor Etxetresnak-Catak, gehienak, lehengo Fagor Etxetresnetako lan bazkideak eta beren kontura lanean ziharduten "langile kualifikatuak" ere. Guztiak ere, enpresa berriaren jarduera industrial eta produktiboa aurrera eroateko.

CNAtik adierazi dutenez, Fagor merkatuko gorenean kokatu zutenen "balio eta esperientzia" baliatzen ari dira enpresa berriaren hasiera honetan.

Hurrengo helburua, lehentasunezkoa, "Garagartza eta Eskoriatzako lantokiak zabaltzea" dela adierazi dute CNAtik, osagaiak pilatuz eta jarduera industriala, pixkanaka, abiatuz.

"Fagor berriaren hasiera gaur da", adierazi dute CAN taldetik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak