Izan ere, Aretxabaleta lehen postuan dago, partidurik galdu barik, eta Antzuola, berriz, azken-aurreko. Antzuolarrek dena eman beharko dute zulotik ateratzeko, eta, etxean jokatu arren, ez dute lan erraza izango liderrari irabazteko. Aloña Mendik, aldiz, Irunen jokatuko du Real Unionen aurka, eta, aurreko jardunaldian Antzuolaren aurkako derbia irabazita, gogotsu joango dira garaipenaren bila.
Bergarak, berriz, etxetik kanpo jokatuko du, Ordiziaren aurka, eta ez du partidu erraza izango. Izan ere, ordiziarrak hirugarren postuan daude, eta, aurreko partidua galdu ondoren, indartsu joan beharko dute garaipenaren bila.
Bestalde, maila bat beherago dagoen Mondra taldeak Soraluceren aurka jokatuko du, etxetik kanpo. Bada, sailkapenean hamaikagarren postuan daude, eta, azken postuetara jaitsi nahi ez badute, haiek ere irabazi egin beharko dute.
Aretxabaleta, garaiezin
Aretxabaletako UDA taldeak jardunaldi hau irabaziz gero, sei hilabete beteko ditu partidu bat galdu gabe. Urte erdi beteko dute Gorka Valleren mutilek porrotik jaso gabe. Duela bi jardunaldi berdindu egin zuen Ostadar taldearen aurka, baina, gainerako partidu guztiak irabazita, liga aparta egiten ari dira liderrak.