Bailarako hiru herri handienetako, hau da, Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko osoko bilkurak Goiena telebistan eskainiko dira ikus-entzuleek aukera izan dezaten udalbatzek erabakitzen dituzten berriak lehen eskutik jasotzeko.
Gaur estreinatuko da saioa Bergarako osoko bilkurarekin, 22:00etan, Goiena telebistan. Oñatiko osoko bilkura, berriz, egubakoitzean ikusi ahal izango da osorik Goiena telebistan 22:00etan.