Aloñak arnasa hartu du; Antzuolak, ostera, behean jarraituko du

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 26a, 20:52

Julen Aranbarri eta Josu Juaristi baloiarekin lehiako une batean.

Aloña Mendik 2-0 irabazi dio Antzuolari, Azkoagainen.

Azkoagainen jokoan egon diren hiru puntuak garrantzitsuak ziren bai Aloñarendako eta baita Antzuolarendako ere. Bi taldeak sailkapeneko beheko postuetan zeuden, eta arnasa hartu beharra zuten. Bada, oraingoz arnasa hartuko duen taldea Aloña izango da. Hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte oñatiarrek.

Garaipenarekin, behean daudenekiko zuloa egin du Aloñak eta sailkapeneko erdialdera begira jarri. Antzuolak, aldiz, azken aurreko jarraitzen du, bi punturekin.

Hasiera bizia izan du lehiak

Lehenengo zatia nahiko parekatua izan da. Bi taldeak gogor atera dira zelaira. Lehenengo minutuetan Aloñak aukera gehiago izan ditu; hala, aukera ona izan dute etxekoek 15. minutuan. Martxel Aiastuiren jaurtiketa, baina, ondo geratu du Unai Etxeberriak.

36. minutuan epaileak Antzuolako jokalari bat egotzi du: Julen Aranbarri. Jokalariak bi txartel hori ikusi ditu, lehenengoa 10. minutuan. Antzuolarrak ez dira gustura geratu epailearen erabakiarekin. Eta jokaldi horrek erabat baldintzatu du lehia.

Hala ere, jokalari bat gutxiago izan arren, Antzuolak izandu lehenengo zatiko aukera garbiena: Imanol Arantzabalen jaurtiketak zutoina jo du. Azkeneko minutuetan intentsitate handiarekin jokatu du Antzuolak, baina golik ez.

Golak bigarren zatian

Antzuolako atzelarien huts baten ondoren etorri da partiduko lehenengo gola. Atzelariak atezainari egin dio pasea, baina baloia Jon Ander Kortabarriak lapurtu du. Horrek, Josu Juaristiri eman dio, eta oñatiarrak baloia sareetan sartu du. 63. minutua zen.

Norgehiagoka maldan gora jarrita, Antzuolak aurre egiteko indarrak atera ditu. Estrategia jokalditan hainbat aukera izan dituzte, baina oñatiarren mesederako baloia ez da sareetan sartu.

Bigarren golean lasaitasuna

Joseba Irizar Aloñako jokalariak amaieran aitortu duen moduan, bigarren gola egitea beharrezkoa zuten oñatiarrek lasaitasuna hartzeko. Bigarrena, Iñigo Markinezen eskutik etorri da. Josu Juaristik ezker hegaletik falta bat bikain erdiratu du, eta Markinezek, Antzuolako atzelariei aurre hartuaz, buruz errematatu du baloia sareetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak