Lanbide Heziketako ikasleek ekintzailetasun jarrerak landuko dituzte Agora Jardunaldietan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko urr. 24a, 12:25

Debagoieneko Mankomunitateak, Foru Aldundiaren laguntzaz, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleentzat ekimen berezi bat jarri du martxan: Agora Jardunaldiak. Eskualdeko 5 ikastetxeetako 155 ikaslek parte hartuko dute urriaren 28an eta 30ean, eta azaroaren 4an egingo diren jardunaldietan.

Agora jardunaldien helburua da, Lanbide Heziketako ikasleei ekintzailetasun jarrerak eta konpetentziak lantzeko aukera ematea. Goiz osoko saioak izango dira, eta planteatutako gai baten inguruan, ideiak bota eta landuko dituzte, teknika eta dinamika desberdinak erabiliz.

Talde multidisziplinarrak izango dira

Prozesua dinamizatuko dute Leinn-eko ikasleek, Ametsen Ekaitza taldeko gazteek, hain zuzen ere. Hainbat ikastetxe eta ikasketetako ikasleak nahastuz sortuko dira talde multidisziplinarrak eta guztiek batera lan egin beharko dute, goizaren bukaeran azken ideia bat aurkeztu arte.

Eskualdeko 5 ikastetxek eta 9 ziklo desberdinetako 155 ikaslek parte hartuko dute. Lehenengo bi saioak (urriaren 28an eta 30ean) Bergarako Miguel Altunako Areto nagusian izango dira, eta azken saioa (azaroaren 4ean), Oñatiko Enpresagintza fakultateko Areto nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak