Argia gutxiago ordaintzeko kanpaina jarri du abian OCUk

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko urriaren 24a

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Antolakuntzak (OCU) energia gutxiago ordaintzeko kanpaina jarri du martxan. Bigarren aldia da horrelako talde erosketa bat egingo dutena. Interesatuek izena eman beharko dute www.quieropagarmenosluz.org atarian, urriaren 30a baino lehen. Doakoa eta konpromiso barikoa da. 

Energia tarifen gainean dagoen informazio ezari aurre egin gura diote modu horretan. Kanpainan izena emango dutenei urriaren 31an egingo den  enkantearen gaineko informazioa bidaliko zaie; emaitzak eskuan, norberak erabakiko du tarifa aldatu edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak