Javi Sayes izan zen RIP taldea ibarretik kanpo ezagutzera eman zuen pertsona eta musika taldeko kideak omentzeko ekimena sustatu zuena. Donostia zein Andoainen egin zituzten omenaldiak, baina Arrasatera ekartzea pentsatu zuen. Hala, RIPeko Yulekin eta Txerrarekin eta beste hainbat lagunekin batera, Arrasateko gaztetxean egiten duten hirugarren edizioa izango da aurtengoa.
Estilo askotariko taldeak
La Banda del Abuelo taldeak hard-rocka, punka eta beste estilo gehiago batzen ditu, haiek spaghetti-rock deitzen diotena. Baina oraingoan, hirukote moduan joko dute, didjeridu-jolea osasun arazoagatik ez da-eta etorriko. Ladislao, berriz, Lazkaoko eta Eskoriatzako musikari beteranoek osatutako talde berria da, hardcore-punkaren esentziaz betea. Azkenik, Screamers and Sinners Arrasateko eta Aretxabaletako lagunek sortutako psychobilly taldea da.