Arriskuan dauden enpresei laguntzeko txoke plana jarri du abian Aldundiak. 6 milioi euro bideratuko dituzte enpresa txiki eta ertainei laguntzeko. Diputatu nagusiak gogorarazi zuen, enpresei aurkeztu zaien txoke planak 6 milioi euro dituela, "eta beste akuilu bat da enpresa txiki eta ertainen eskutan jartzen duguna, leher eginda iritsi baitira sei urteko krisiaren bueltan; izan ere, laguntzen ez baditugu, maldan behera erortzeko arriskua dute, noiz eta errekuperazioaren susmoak ikusten hasiak garen une honetan", gaineratu zuen.