Carlos Gartzia da Goi Eskola Politeknikoko zuzendari orokor berria

MUko Kontseilu Errektoreko kideek aho batez erabaki dute Carlos Gartzia  Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokor berri izendatzea. Gartziak Vicente Atxa ordezkatuko du; eta, Atxa MUko Errektore izendatuko dute.

Carlos Gartziak Mekanikako Ingeniaritza Teknikoa egin zuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan eta Goi Ingeniaritza Mekanikoa, materialen espezialitatean, Ecole Centrale de Nantes-en (Frantzia). Han egin zuen Deformazio bidezko Fabrikazio Teknologiak doktoretza.

MUn izan duen ibilbidea

1993az geroztik, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan dabil lanean irakasle eta Fabrikazio departamentuko ikerlari moduan. Gartziaren lana irakaskuntzara eta ikerketara bideratuta egon da. Materialen arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetan parte hartu du. 1999tik 2007ra arte, Materialen Konformatuaz Eraldatzeko Prozesu Aurreratuak taldeko Koordinatzailea izan da. Azken 8 urteotan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ikerketa eta Transferentzia Koordinatzailea izan da eta aldi berean, Koordinazio Orokorreko mahaikidea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.