Eskualde mailako delegatuen batzarra egin du LABek

Eskualde mailako delegatuen batzarra egin du gaur goizean LABek Arrasaten. Aurtengo irailean, lau urtetik behin egiten diren hauteskunde sindikalak hasi dituzte. Hauteskundeak sei hilabetez luzatuko dira, 2015eko martxora arte. Hala, sei hilabete izango dituzte langileek euren ordezkari sindikalak aukeratzeko.

LABek gure eskualdean %29ko presentzia dauka; eta, euren erronka da kopuru hori mantentzea. Gainera, kontuan hartu behar da lantegi asko itxi egin direla eta beste askotan langile kopurua gutxitu. Horregatik, garrantzitsutzat jo dute delegatu kopurua mantentzea.

LABeko ordezkariek emandako datuen arabera, LAB da hazten ari den sindikatu bakarra.

Erronka nagusiak

Sindikatuaren erronkak dira,besteak beste: lantoki berrietara hedatzea,  emakumeen parte-hartzea areagotzea, belaunaldi berriek ere ordezkaritza lanak egitea, eta euskal sindikalgintzan sindikatu independentista bat bultzatzea.

Aurrera begirako ibilbidea landu

Hala, gaurko batzarrean irailaz geroztik izan dituzten emaitzak aztertu dituzte, eta aurrera begira egin beharreko ibilbidea landu. Izan ere, epe motzean lantegi handietan egingo dituzte hauteskundeak, eta delegatu kopuru handia egongo da jokoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.