Oinordetza eta dohaintza
Zergen gaineko Foru arau hau egiteko bi arrazoi daude: batetik, Errentaren gaineko Zergan zuzenketa teknikoak egitea kudeaketa ikuspegitik aplikagarria izan dadin; eta, bestetik, hainbat zerga figurari eragiten dieten zerga aldaketa multzoa sartzea.
Nabarmentzeko modukoa da hainbat zerga irudien inguruko aldaketa. Horietako bat Oinordetza eta Dohaintzen zergan egiten da, eta zehazten da zuzeneko ahaideen artean familiarteko enpresen partaidetza edo banakako enpresen eskualdatzeek %75eko murrizketa izango dutela dohaintzen zergan, oinordetzen kasuan duen tratamendu bera alegia.
ASAP etxebizitzak
Bestalde egoera zehatz batzuei erantzuteko salbuespen batzuk zehazten dira Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan, Konkurtso Legean jasotako birfinantzatze edo ordainketa akordioei lotutako eskriturei dagokionez, edo ASAP etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako programan sartutako etxebizitzen errentamenduen eraketari buruzkoak.