Berrikuntzekin dator gaurtik 'Debagoiena zuzenean' saioa

Amaia Txintxurreta 2014ko urr. 20a, 08:42

Txomin Madina 'Debagoiena Zuzenean' saioko aurkezlea.

Itxura eta eduki berrituarekin dator gaurtik aurrera Txomin Madina aurkezlearen gidaritzapean, astelehenetik egubakoitzera bitartean Goiena telebistan eskaintzen den Debagoiena zuzenean saioa (20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean).

Hasteko, dekoratu berria estreinatuko da gaurko saioan. Denok Zuzeneko Komunikazioa enpresak diseinatu eta muntatu du platoko dekoratu berria, Lanbide Hastapeneko ikasleen laguntzarekin.

Gainera, kulturaren inguruko tarte berri bat ere estreinatuko da gaurko saioan Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak kolaborazioan eskainiko dutena. Asteburuan MUn ematen hasi diren Aditu Tituluaren jarraipena egingo da tarte horretan hilero eta horren kronika egingo du Jon Berezibar Goienako kazetariak telebistan.

Bailarako eraikinak ezagutuz

Bestalde, martitzenero Debagoieneko eraikinak ezagutu ahal izango dira aurrerantzean Mireia Bikuña kazetariaren eskutik. Orain arte tarte horretan, bailarako auzoak ezagutzeko aukera izan da, baina horri lekukoa hartuko dio berriak. Eraikinen historia eta bitxikeriak ezagutu ahal izango dira, besteak beste.

Sare sozialei buruz

Eguaztenetan, berriz, orain arte egindako udako bidaiei buruzko tarteak atseden hartuko du eta MUko irakasle Amaia Pavon itzuliko da sare sozialei buruz hitz egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak