Espeleosorosleek bi zauritu atera dituzte Gesaltzako kobatik, simulazioan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko urr. 18a, 15:50

Urtean behin gutxienez espeleosorosleek egin beharreko erreskate simulazioa egin dute gaur, zapatua, Gesaltzako kobazuloan. Bi ibilbide prestatu dituzte kobazuloan barrena eta ibilbide bakoitzetik zauritu bat atera behar izan dute. Euskal Herriko, Valentziako, Asturiasko eta Kataluniako 80 espeleosoroslek hartu dute parte.

"Zailena izaten da ondo antolatuta egotea, hau da, kudeaketa taldea txukun ibiltzea garrantzitsua da. Eta bestetik, parte hartzen dutenek argi izan behar dute beti egongo dela norbait agintzen eta hark esandakoari kasu egin behar zaio. Gauzak egin behar dira azkar eta ondo, ahal izanez gero", azaldu zuen Santi Ugarte koordinatzaileak.


Emergentzia zerbitzuak abisua jasotzen duen unetik lau edo bost ordu pasa daitezke gutxienez espeleosorosleak ezbeharraren lekura iristeko. "Aurretik kudeaketa taldea jarri behar izaten da martxan eta horiek erabakitzen dute zein material eraman, zenbat jende behar den laguntzeko edo zein mediku talde joan behar den". Simulaziorako beste behin Gesaltza aukeratu zuten, koba "zabal" eta "segurua". Halako ezbeharren benetako kasuak, baina, "zorionez oso gutxi" egoten dira hemen inguruan, Ugarteren esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak