Amets Kabi erakusketa domekara arte egongo da zabalik. Rikardo Ugarte, Jose Ramon Anda, Jose Zugasti, Iñaki Ruiz de Egino, Iñigo Arregi arrasatearra, Iñaki Olazabal, Koldobika Jauregi eta Guillermo Olmoren eskulturak Gandiaga Topagunean daude ikusgai. Ordutegia da: gaur eta bihar, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta, etzi, domeka, 11:00etatik 14:00etara. Sarrera doan da. Arregik hiru obra erakutsi ditu, horietatik bi espresuki erakusketarako egindakoak.