Bularreko minbiziaren kontrako borroka, Bergaran

Ubane Madera 2014ko urr. 17a, 08:41

Lazo arrosa Bergarako Udaletxearen kanpoko aldean.

Domekan, urriaren 19an, bularreko eta ginekologiako minbiziaren kontrako nazioarteko eguna da. Eta hori abiapuntu, Bergaran ordezkaritza duen Katxalin elkarteko kideak kalera aterako dira, bi helbururekin: informazioa partekatzea eta dirua batzea.

Hain justu, dagoeneko hasita dira gaiari oihartzuna ematen, asteon minbizi mota hori jasaten duten gaixoen adierazgarri den lazo arrosa jarri dute-eta Bergarako udaletxeko balkoian.

Eta horrez gain, biharko, zapatua, egin dute hitzordua Bergaran bertan. "Hiru puntu esanguratsutan jarriko ditugu mahaiak: Irala kalean, Eroski inguruko izkinan eta azoka plazan. Hamabost bat lagunek egingo ditugu txandak. Gaixoak, lagunak, laguntzaileak… izango gara bertan (…) Urtean dirua eskatzen dugun egun bakarra da horixe. Eta batzen dugun guztia minbiziari aurre egiteko ikerketara bideratzen da. Katxalin elkarteak gardentasun osoz jakinarazten du batutako zenbatekoa eta zertara bideratuko den", esplikatu du Maite Vallek, Katxalin elkarteko Bergarako ordezkariak.

Datorren barikuan

Irailaren 26az geroztik du ordezkaritza Katxalin elkarteak Debagoienean. Errotalde jauregian elkartzen da 8-10 bat laguneko taldea, egubakoitzetan, hamabostean behin: 10:30etik 13:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte. Gaur zortzi da bulego horren hurrengo hitzordua. Ateak zabal-zabalik ditu beharra duten edozeinendako, doan, eta, gainera, "buruan gauza asko" dituzte, gure eskualdean garatzeko: psikologo zerbitzua, hitzaldiak… Indartsu daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak