‘Loreak’ filmaren arrakasta Tokioraino

Josu Basterra 2014ko urr. 14a, 18:00

Loreak filmaren hiru protagonistak aktore onenaren saria jaso dute Japoniako hiriburuan egin den Latin Beat jaialdian.

Zinemaldian lehen aldiz euskara hutsean aurkeztutako lana da Loreak. Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako film horretan, Aitor Arregi oñatiarrak gidoia idatzi du. Bada, Zinemaldian izandako harrera onaren ondoren, Tokioko Latin Beat jaialdiko 27. aldian sariak etorri dira. Pelikulako hiru protagonistak aktore onenaren saria jaso dute, haien interpretazio onagatik.

Tokion jasotakoak izan dira ikus-entzunezko honek jaso dituen lehen sariak. Filma urriaren 31n estreinatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak