Domekan Zangozara joateko autobusak antolatu dituzte Debagoienetik

Josu Basterra 2014ko urriaren 14a

Oraingo domekan ospatuko duten Nafarroako ikastolen jaira joateko txartelak Loramendi, AED, eta Jardun euskara elkarteetan daude salgai. Egun osorako festa antolatu dute Zangozako ikastolakoek. 

Zangozara joateko txartelek 10 euro balio dute euskara elkarteko bazkideentzat. Gainontzekoentzat 12 euro balio dute. Eta ordutegiak hauek izango dira:

  • Aretxabaleta: 09:00 Azben

  • Arrasate: 09:15 Garibain

  • Bergara: 09:30 Autobus geltokian

  • Itzulera: 19:00 Zangozatik irten

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak