Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubeltzu libre dira, hortaz, 1998 eta 2001 urteen epealdian, leporatzen zitzaizkien ustezko delituetatik; iruzurra diru-laguntza publikoetan eta kontuen faltsutzea. Espainiako Fiskaltzak eutsi dio orain artean epaiketa eskaerari, delituen preskripzioa etenda zegoela argudiatuz eta akusatuei zigor handiak eskatuta. Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Akdundiak iruzurrak gezuratzen zituzten frogak aurkeztu ere aurerra egin dute orain arte.