San Franciscon harrapatutako une berezia da Goienaren Udako Argazkien X. Goiena Lehiaketako irudia

Jon Berezibar 2014ko urr. 13a, 09:08

Nerea Mendiola oñatiarrak iazko udan San Franciscon kamerarekin harrapatutako une berezia da Goienaren Udako Argazkien X. Goiena Lehiaketako irudia. Harentzat da goi-mailako kamera digitala aurten, Bergarako KB Photoestudio dendaren eskutik jasoko duena. "Momentu erabakigarrian une magikoa" atzitu izanagatik saritu du epai-mahaiak. Aurten 88 argazkilariren lanak jaso dira lehiaketan eta Goiena Komunikazio Taldetik bihotzez eskertu gura diegu parte hartu izana.
Bigarren saria: Palmera basoa, Xabier Urteaga (Oñati).
Hirugarren saria: New York, buruz behera, Itxaso Kalbano (Bergara).
Irakurleen saria: Arratsalde pasa, Udalaitzen, Maitane Roa (Arrasate)

Ia 300 argazki jaso dira aurten lehiaketan: batzuk freskoak, beste batzuk barregarriak, teknikoki zainduak asko eta eder-ederrak pila bat. Guztietak, ordea, hiru izan dira saridunak, goian jasotakoak, hain zuzen.

Lehiaketara aurkezturako argazki guztiak lehiaketaren blogean daude ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak