Mondraren aurkako derbian Arizmendi nagusi

Arizmendi nagusitu zen zapatuan Mondraren aurkako nesken arteko futbol derbi lehiatsuan. Partidu bizia eta parekatua izan zen, Ibarra zelaikoa, baina, era berean, garbia. Txartel bakarra erakutsi zuen-eta hogei minutu beranduago heldu zen epaileak. 3-2 irabazi zuten Arizmendikoek, 2-0 eta 3-1 irabazten joan ostean. Ate aurrean finago aritu ziren eta horregatik nagusitu ziren, lehia benetan parekatua izan zen-eta.

Partiduaren atarian, Jon Zuluaga Oñatiko udaltzainari mezu bat bidali nahi izan zioten Mondrako neskek. Izan ere, martitzenean Oñatin zauritu ziren hiru udaltzainetako bat, Jon Zuluaga Zulu, larrien zauritu zena, hain justu ere, Mondrakoen entrenatzaile izan zen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.