Kalitatea barra-barra Amaia Antzokian

Jagoba Domingo 2014ko urr. 11a, 12:35

Sam Roberts Band kanadarrek izerdi patsetan amaitu zuten Amaia Antzokiko kontzertuan. Bi ordu inguruz dena utzi zuten eszenan; dotorezia, kalitatea eta pasioa.

Lo-Fantasy diskoa aurkeztera etorri ziren eta makina  sasoi betean dagoela igartzen zen. Funky erritmoekin ekin zioten kontzertuari, lan berriko Shapeshifters singelarekin hain zuzen. Fixed to ruin kantutik aurrera ordea, giroa berotuz joan zen, rock-and-rolla, blues zikina tarteka edo beste hainbat erritmo bizirekin. Musikarien artean elkar ulertzea erabatekoa zen eta eszenan ondo pasatzeaz gain, ikusleei berdina transmititzea lortu zuten.

Malenkonia oñatiarrek eman zioten hasiera gauari eta ondo baino hobeto defendatu zuen laukotea. Duela urte bete Homo Homini Lupus kaleratu zuten eta  gonbidatu duinak izan ziren, lan zaila baitzen atzoko kontzertua zabaltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak