Lo-Fantasy diskoa aurkeztera etorri ziren eta makina sasoi betean dagoela igartzen zen. Funky erritmoekin ekin zioten kontzertuari, lan berriko Shapeshifters singelarekin hain zuzen. Fixed to ruin kantutik aurrera ordea, giroa berotuz joan zen, rock-and-rolla, blues zikina tarteka edo beste hainbat erritmo bizirekin. Musikarien artean elkar ulertzea erabatekoa zen eta eszenan ondo pasatzeaz gain, ikusleei berdina transmititzea lortu zuten.
Malenkonia oñatiarrek eman zioten hasiera gauari eta ondo baino hobeto defendatu zuen laukotea. Duela urte bete Homo Homini Lupus kaleratu zuten eta gonbidatu duinak izan ziren, lan zaila baitzen atzoko kontzertua zabaltzea.