Euskaltzaleon, auzolanaren eta mugimenduaren alde topa egiteko jaia

Josu Basterra 2014ko urriaren 10a

Bihar TopaEguna ospatuko dute Derion Ein daigun topa! lelopean. Euskaltzaleen jaia izango da eta leloak dioen bezala, euskaltzaleon, auzolanaren eta mugimenduaren alde topa egiteko jaia eta truke-eguna izango da. Aurtengo antolakuntza lanetan Euskaltzaleen Topaguneaz gain, Derioko Tximitx elkartea eta Bizkaiko hainbat euskaltzale elkarte aritu dira.

 

Ekitaldi ugari daude prestatuta biharko, eta gureko euskara elkarteek autobusak antolatu dituzte bertara hurbiltzeko. 08:45ean irtengo da Aretxabaletatik, 09:00etan Arrasatetik eta 09:15ean Bergaratik. Horretaz gain bazkarirako tiketak ere erreserbatu daitezke herri horietako euskara elkarteetan. Autobuserako tiketak ere euskara elkartetan salduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak