Haurren ibilaldiak berriz, bost kilometrotako bidea izango du. Hauek ere Oñatiko foruen enparantzatik irtengo dira, baina 10:30ean, Markel Irizar txirrindulariak lagunduta.
IV. BTT martxan bi geldiune egiteko aukera egongo da, zerbait jan eta edanez indarrak berreskuratzeko. Lehen geldiunea 17.kilometroan izango da eta bestea martxaren amaieran. Gainera martxa amaitzean dutxa bat hartzeko aukera izango dute parte hartzaileek, eta mangerak ere egongo dira bizikletak garbitzeko.
Izen ematea zabalik
Izen-ematea 10 eurokoa izango da federatuta daudenendako eta 15 eurokoa berriz, federatu gabe daudenendako. Izen emate bakoitzetik euro bat Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartera bideratuko da.