Euskal Herriko pilota modalitateei buruzko hitzaldia eta eskuzko pasaka erakustaldia Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 13a, 09:00
Laxoa partidua.

Pilotaren ondarea zabaltzeko asmoarekin Oiartzungo Txost pilota elkarteko kide Jose Mari Mitxelenak jardunaldi berezia egingo du Elgetan. Eskuzko pasakaren ikuskizuna izenburupean historian zehar Euskal Herrian jokatu diren pilota modalitate ezberdinen inguruko azalpenak emango ditu.

Gainera, pilota jokoaren inguruan Elgetan dauden aztarnen berri ere emango du.  Hala, orain 800 urte Elgetan pilotan zelan egiten zen ezagutzeko aukera eskainiko du: noiztik, noiz, non, zela...

Jardunaldiak bi saio izango ditu. Urriaren 16an, eguena, 19:00etan, hitzaldia egingo du Mitxelenak udaletxean. Eta urriaren 17an, 19:30ean, pilota erakustaldia egingo dute udal pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak