Mondragon korporazioari negoziatzera jartzea eskatzeko manifestazioa egin du Ordainduk

Ordainduk deituta, manifestazioa egin dute arratsaldean Arrasateko kaleetan. Ordaindukoek erabakita dute zeintzuk izango diren aurrerantzerako euren jardunaren lehentasunak.

"Hartzekodunen Konkurtsoak hartutako erabakiei helegiteak jartzeko garairako lege-zirrikituak topatu eta horietan sakondu"; hori izango da lehentasunetako bat, Ordaindutik diotenez. Baita, euren esanetan, Fagor Etxetresnak "erortzen utzi zutenei", "arduradunei", eta hori "onartu" zutenei, "MCCri", erantzukizunak eskatzeko arrazoiak lantzea.

MCCri eskatzea Ordaindurekin eta Eskuraturekin "zuzeneko negoziazioa" egin dezala izango da beste lehentasun bat, eta beste bat "erakundeekin kontaktuak bizkortzea, bereziki lehendakariarekin"; zentzu honetan, lehendakariarekin bilera eskatu dutela diote.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.