Aretxabaletak irabazi eta Bergarak eta Aloñak berdindu

Julen Iriondo 2014ko urr. 5a, 20:44

Aretxabaletak 0 eta 1 irabazi zuen Azkoitian; Bergarak eta Aloña Mendik, berriz, 1 eta 1 berdindu Lasarten eta Usurbilen, hurrenez hurren. Aretxabaletak lider jarraitzen du, nola ez, partidu denak irabazita eta jokatutako lauretan golik jaso gabe oraindik.

Nahikoa lo hasi zuten Anaitasunaren kontrako partidua Aretxabaletakoek, baina lehen hamar minutuen ostean nagusi izan ziren zelaian. 41. minutuan egin zuen partiduko gol bakarra Josu Arizmendiarrietak: 0 eta 1.

Bigarren zatiari hobeto ekin zioten UDAkoek, baina erdi aldera okertu egin ziren gauzak, epaileak egotzi egin zuen-eta Aitor Perez. Gorka Valleren mutilak atzean sartu ziren, eta azkoitiarrek aukera pare bat egin zituzten, baina berdinketa ez zen iritsi. Dena irabazita eta golik jaso gabe, lider da Aretxabaleta.

Bergarak eta Osatadarrek bana
Partidu orekatua eta polita jokatu zuten zapatu arratsaldean Lasarten Ostadarrek eta Bergarak. Lehenengo zatian mahoneroak izan ziren gehixeago, baina izandako aukerak ez zituzten gol bihurtu.

Bigarren zatian, berriz, etxekoak indartsu hasi ziren, eta aurretik jarri ere bai markagailuan. Hiru minuturen buruan lortu zuen, ordea, Bergarak berdintzea, Xabier Jorgek Markelek hegaletik ateratako falta buruz errematatuta. Azkenean, denak pozik.

Emaitza bera Aloñak Usurbilen
Denboraldiko lehen garaipena iristear izan zen Aloñakoentzat, baina luzapeneko bosgarren minutuan lortu zuten etxekoek berdintzea.

Oñatiarrena izan zen lehenengo zatia, eta Asier Ugartek egin zuen 0 eta 1ekoa, Markel Aiastuiren pasea jasota. Bigarren zatian, berriz, Usurbilek izan zuen jokoaren ekimena, eta Igor Serranoren mutilak saiatu ziren atzean emaitzari eusten. Etxekoek ez zuten aukera asko sortu, baina luzapenean egin zuten gola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak