Aitor Mendizabal ez da Lau t'erdiko Txapelketarako sailkatu

Aitor Mendizabal, artxiboko irudi batean.

Antzuolarrak 22 eta 18 galdu zuen Aritz Lasaren kontra Zaldibian, txapelketarako aurre-kanporaketan. Ondorioz, urretxuarra izango da aurrera egingo duena, eta Mendizabal kanpoan geratu da.

18 eta 18koarekin aukerak izan zituen Aitor Mendizabalek, 11 eta 6 galtzen joan eta gero. Baina berriz ere Lasa izan zen tantoak batu zituena, eta 22ra joan zen zuzen. Gorabehera askoko partidua izan zen.Mendizabalek amaieran estutu arren, jokoan gehiago izan zen Urretxukoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.